Euskal Herriak eta euskal langileriak behar duten aldaketa soziala aldarrikatzeko eta «bestelako eredu ekonomiko eta soziala» bultzatzeko, Herria Abian! plataformak mobilizazioak antolatu ditu larunbaterako.
GARA/ IRUÑEA
Euskal Herria eta munduko beste txoko guztiak jasaten ari diren krisialdi larriaren testuinguruan, Herria Abian!-ek salatu du ekonomia ez dela pertsonen eskubideak eta herrien beharrak asetzeko antolatzen, eta pertsonak zein herriak «ekonomiaren izenean kapitalismoaren aldarean sakrifikatzen» direla. Hausnarketa hau oinarri hartuta, eta badakitelako «oraingo instituzioetatik, gaur egun egituratuta dauden moduan, ez zaizkigula konponbideak etorriko», heldu den larunbatean, hilak 19, mobilizatzera deitu dute herri plataformako kideek.
Mobilizazio hauen bitartez, Herria Abian!-eko kideek «kapitalismoaren berrezarpenari» erantzungo dion «bestelako eredu ekonomiko eta soziala» aldarrikatuko dute, «lan produktibo zein ugalketa lanaren banaketa, aberastasunaren banaketa, ekonomiaren demokratizazioa eta ekosistemaren garapen demokratikoa» oinarritzat izango dituen eredua, hain zuzen.
Izan ere, atzo Iruñean egindako agerraldian nabarmendu zutenez, aipatu oinarri horiek dira «benetako krisitik behingoz eta betiko irteteko egiturazko neurrietako batzuk». Ildo honetan, aipatu zuten neurri horien gainean eztabaidatzeko eta aurrera eramateko gaitasuna behar duela herri honek, eta horregatik subiranotasuna eskatu zuten «bestelako Euskal Herria eraikitzeko eta bestelako mundu bat eraikitzeko gure ekarpena egiteko».
Deialdiak
Horiek horrela, «munduak eta Euskal Herriak behar duten aldaketa sozialaren alde», mobilizazioak antolatu dituzte, besteren artean, Bilbon -12.00etan Plaza Biribilean-; Donostian -12.00etan Boulervarden-; Gasteizen -12.00etan Posta Plazan-; eta Iruñean -12.00etan CENaren parean-.
Herria Abian!-ek salatu du azken hamarkadan ekoizpena nabarmen hazi den arren, sortutako aberastasuna ez dela herritarren bizi baldintzen hobekuntzan gauzatu, aurkakoa baizik. Eta, atzo gogora ekarri zuten bezala, enpresa eta banketxeek «irabazi ikusgarriak» aurkezten dituzten bitartean, soldatek pisua galdu dute, prekarietatea hedatu da eta lan-istripuak «kroniko» bihurtu dira.
Aipatu zituzten ere emakumeek eta aukera sexual jakinek pairatzen duten «zanpaketa sexual, ekonomiko eta soziala», jendarteko sektore prekarizatuenek bizi duten diskriminazioa, etxebizitza duina izateko eskubidearen urraketa, lehen sektoreko langileek eta garraiolariek duten egoera larria, zerbitzu publikoen pribatizazioa eta irakaskuntzaren merkantilizazioa eta herri honen ingurumena jasaten ari den triskantza.
Hau guztia esanda, krisiaren aitzakian «elite politiko-ekonomikoek» eta izaera desberdinetako instituzioek indarrean jarritako neurriak gaitzetsi zituzten, aberatsenen mesedetan eginak direla iritzita. Lan honetan, aipatu elite horiek hedabide handien laguntza dutela salatu zuten, eta hedabide horiei leporatu zieten «egoera ezkutatzea» eta «instituzioetatik datozen errezetak saltzea».
«Ekonomian erabakiak hartzeko orduan gauzak aldatzea planteatzen duten eragileen parte-hartzea paretik kendu nahi dute», gaineratu zuten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario