Herri honen etorkizuna «hipotekatzen» ari delako, AHT gelditu beharra dagoela aldarrikatu zuten atzo Bilboko kaleetan. AHT Gelditu! Elkarlanak ezagutarazi zuenez, 4.790 euro inguru dagokio herritar bakoitzari eraikuntza gastuei aurre egiteko, eta bien bitartean administrazioak gastu sozialak murrizten ari direla salatu zuten. Euskal gizartea proiektua geldiarazteko oraindik garaiz dabilela ohartarazi eta mobilizatzen jarraitzeko deia egin zuten.
GARAtik 2010/06/20/
Euriari aurre eginez, herritar andana batu zen atzo Bilbon AHTren «hipoteka» ordaintzeko prest ez daudela aldarrikatzeko. Izan ere, AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako manifestazioan, proiektuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritar bakoitzeko 4.790 euroko gastua izango duela gogorarazi zuten. Gaineratu zutenez, AHTrentzat diru publikoa gehitzen den bitartean, krisi ekonomikoaren aitzakiapean gastu sozialak murrizten ari dira administrazioak.
«AHTrik ez» izan zen behin da berriz errepikatu zuten lelo nagusia, baina «Amalurra defenda dezagun», «PNV txikitzaile» eta «Herriak bizirik, AHTrik ez» oihuak ere sarri entzun ziren. Pankarta eta aldarrikapen ugari ageri ziren ibilbidean zehar. Segi gazte erakundeak, LAB sindikatuak eta Ekologistak Martxan-enak, esaterako. Zornotzako Leginetxe baserrian AHTren desjabetzea salatzeko egiten ari diren okupazioa ere gogoan izan zuten.
Gelditzeko garaiz
EHUko irakasle Iñaki Antiguedadek eta Ekologistan Martxaneko Cristina Saezek hartu zuten hitza amaierako ekitaldian eta ideia nagusi bat nabarmendu zuten, hain zuzen, oraindik ere gizartearen mobilizazioaren bidez AHTren eraikuntza gelditu daitekeela, Lakuako, Nafarroako eta Madrilgo administrazioek «atzeraezina» dela dioten arren.
Manifestazioa horren erakusgarri zela esan zuten, eta uda garaia heldu arren, borroka horri eutsi beharra dagoela adierazi zuten. AHT Gelditu! Elkarlaneko ordezkariek diru publikoa xahutzea kritikatu zuten, gastu sozialak murriztu, ingurumena txikitu eta herri honen etorkizuna «hipotekatzen» den bitartean.
EAEko herritar bakoitzak ordaindu beharrekoaz gain, etorkizunean ere herritarrek AHT garesti ordaintzen jarraituko dutela salatu zuten. Izan ere, txartelen prezioa 100 kilometroko 35 eurokoa izango dela esan zuten; gaur egun 9 ordaintzen dira tarte hori egiteko eta, ibilbidea egiteko denborari dagokionez, hamar minutu eskas aurreztuko ditu bidaiariak.
Lakuako Garraio sailburu Iñaki Arriola gogor kritikatu zuten «lotsa gutxi» duela esanez. Gogoratu zuten bezala, Arriolak Gipuzkoako zatian AHTren kostua %20 igo dela onartu baitzuen. AHT Gelditu! Elkarlanaren ustez, jarrera horrek erakusten du ordezkari politiko eta instituzionalek garapen eredu «elitista» defendatzen dutela.
Eraikuntzan oinarritutako eredu ekonomikoak huts egin arren, hiriburuetako alkateek eta ahaldun nagusiek oraindik ere AHT garapenerako proiekturik onena dela esaten jarraitzen baitute. Euren iritziz, ordea, horrek eraikuntzako lobbyentzat eta RENFE eta ADIF enpresen mesederako lan egiten dutela erakusten du.
Manifestazioaz gain, AHTren aurkako asanbladak eta gazte mugimenduak hainbat ekitaldi egin zituzten elkarlanean egun osoan Bilbi auzoan.
Represión por informar y denunciar el proyecto
En el acto final de la manifestación recordaron que tres jóvenes de Bilbo van a ser juzgados en la Audiencia Nacional española acusados de «terrorismo» por unas pintadas realizadas contra el proyecto ferroviario en una unidad del tranvía. Calificaron este proceder de un nuevo «salto al vacío» que se suma a las continuas identificaciones, multas y juicios. La Fiscalía reclama para cada uno de ellos tres años de cárcel, nueve de inhabilitación absoluta y casi cuatro mil euros de indemnización. Según señalaron, los responsables institucionales se empeñan en incrementar la represión sobre los opositores al TAV «para disuadir sobre cualquier respuesta a este despropósito». Según dijeron, buscan imponer la «razón de Estado» y lo hacen «al estilo israelí». En este sentido, reivindicaron que los gobernantes son conscientes de que «nuestro plural modelo de protesta no es violento» y recalcan que seguirán movilizándose. «Saben que no hay lugar para la criminalización y la imposición y que no han realizado los deberes, ya que en vez de consultar a la población judicializan a quienes dan información de los efectos negativos del TAV», añadieron.
No hay comentarios:
Publicar un comentario