Bertan hainbat eragilek parte hartuko dute, eta Martinen aurkako euroaginduaren inguruko irakurketa burutuko dute.
Pariseko kasazio korteak Aurore Martinen abokatuek ezarri zuten errekurtsoa atzera bota du arratsalde honetan Batasunako militantea espainol aginteriei entrega onartuz.Aurore sustengatzen eta oinarrizko eskubideen desagerpenaren bidean urrats berri larri hori salatzen duten eragile politiko, sindikal eta sozial guztiek PRENTSAURREKO BAT emanen dute bihar ostiralean arratsaldeko 3tan Baionako « Bourse du Travail »ean.
Bestalde, elgarretaratzeak izanen dira bihar
Maulen 6etan (Kurutze Xurian)
D.Garazin 7tan (Herriko Etxe aintzinean)
Hendaian 7tan (Pausuko itzulgunean
erabakia salatzeko : EUROAGINDUARI EZ! ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOAK BAI!
eta bihar bere erabakia emanen duen beste salbuespenezko auzitegia Pariseko « Cour d'Assises Spéciale » salatzeko : LEGE ETA EPAITEGI BEREZIEI EZ! ESKUBIDEEN ERRESPETOA ORAIN!
Euskal Herrian, 2010eko Abenduaren 16an
AMNISTIA ETA ASKATASUNA:
No hay comentarios:
Publicar un comentario