Ehunaka lagunek bat egin dute gaur eguerdian Etxeratek urtero antolatzen duen errepidetako ekimenarekin. Protesta honen asmoa, astero euskal preso politikoen senide eta lagunek sakabanaketa dela-eta egin behar ditugu bidai amaigabeak salatzea da. Gogoratu behar dugu, egun dauden 740 euskal preso politikoetatik, ia guztiak euren herrietatik oso urruti daudela. Bataz beste, 600 kilometrotara eta bizi baldintza gogorrenak pairatzen.
Horiek horrela, euskal errepide sareko hainbat tokitan gure aldarriak argi plazaratu ditugu. Arrigorriagan kasurako, 450 pertsona baino gehiago bildu dira. Bertan, polizia autonomikoaren jarrera salatu behar dugu. Izan ere, hiru pankarta kentzeaz gain, aurrenekoz txalekorik gabe zegoen jendea errepide bazterretik bidali dute. Baina, honek ez du inolaz ere gure salaketa eragotzi, ez Arrigorriagan ezta Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere.
Azkenik, Etxerat elkarteak bere samina erakutsi nahi du Remi Aiestaranen heriotzagatik. Villabonako zinegotziak duintasunez beterik eutsi nahi izan zion atzo gure senide eta lagun preso politikoen eskubideen defentsari. Gure babes eta berotasun osoa eskaini nahi diogu bere gertukoei.
Eskerrik asko.
Comunicado de Etxerat:La iniciativa ha reunido a cientos de personas por todo el país. Así, en Bizkaia, Arrigorriaga ha sido el lugar más concurrido con la presencia de más de 450 personas en la carretera. Sin embargo, cabe denunciar la actuación de la policía autonómica, que además de arrancar tres pancartas, ha intentado impedir la participación de las personas que no contaban con un chaleco en la protesta. Pese a ello, nuestra denuncia se ha hecho notar, tanto en Arrigorriaga como en otros muchos puntos de la red de carreteras de Euskal Herria.
Por otra parte, desde Etxerat queremos manifestar nuestro cariño y solidaridad a los familiares y amigos de Remi Aiestaran, Teniente de Alcalde, que falleció anoche tras haber defendido con dignidad y hasta el último instante, los derechos de nuestros familiares y amigos encarcelados.
No hay comentarios:
Publicar un comentario