jueves, 15 de abril de 2010

LABen komunikatua, azken atxiloketen aurrean


LAB Sindikatua

Gaur goizean abiarazitako polizia operazioaren baitan Guardia Zibilak atxilotu eta inkomunikatuak dituen euskal herritarrei bere elkartasuna adierazi nahi die LABek, bereziki, sindikatuko kide den Juan Mari Jauregi (urteetan LABeko delegatu izandakoa eta egun Petsiodunen arloko kidea) eta Jose Luis Gallastegi, LABeko arrantza arloko arduradunari.

Agerikoa denez, preso ohiak, presoen senide eta abokatuak atxilotuz, euskal presoen aldeko babesa eta lana izan ditu jopuntuan azken operazio honek. Euskal Herriaren, euskal herritarren aurkako eraso berri baten aurrean gaude; konponbide demokratikoaren aldarriak errepresioarekin isildu nahi dituzte, beste behin, kriminalizazioaren bidetik.

Sindikatuan, bere eginkizunetan ari zela atxilotu dute Gallastegi. Oraingo honetan ere LABen egoitza bat jomuga izan dute, bertaratu eta atxiloketa agindurik ere erakutsi gabe eraman dute Gallastegi. Hori guztia salatzearekin batera, kezka adierazi nahi dugu, inkomunikazio aldiak irauten duen bitartean atxilotuek jaso dezaketen tratuaren gainean.

Gaur bertan, iluntzeko 19:30ean manifestazioa izango da Lekeition (Gallastegiren eskualdean) LABek deituta. Horrekin batera, atxilotuen alde deitutako gainerako manifestazio eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du LABek.


Donostian, 2010eko apirilaren 14an

No hay comentarios:

Publicar un comentario