Atzo filtrazioekin poliziak bertsio bakarra zabaltzeko helburua zuela salatu dute eta gaur egunean zehar agerpenaren balorazio sakonago egitekotan gelditu dira.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baieztatu nahi du Tolousen agerturiko gorpua Jon Anza euskal militante politikoarena dela.
Atzo Frantziako Poliziak burutu zuen filtrazioak helburu argi bati erantzuten diola salatu nahi dugu. Konfirmazio ofiziala baino lehen Jonen heriotza modu naturalean etorri denaren bertsioa lau haizetara zabaltzea izan da helburua, atzo gaueko informatiboak eta gaurko egunkariak bertsio bakarrarekin zabaltzeko.Amnistiaren Aldeko Mugimendutik ez dugula bertsio hau sinisten esan nahi dugu, gaur egunean zehar agerpen honen balorazio sakonago bat burutuko dugularik.
Atzoko oharra:
Hainbat komunikabidetan zabaltzen ari den informazioaren aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:
Gaur arratsaldeko 17:30etan Frantziako Poliziak Jon Anzaren familiari deitu dio, esanez Jon Anzarena izan daitekeen gorpu bat agertu dela Tolousen.Jon Anzarekin kointziditzen duten hainbat elementu daudela gaineratu dio poliziak, baina esan dio froga guztiak amaitu arte ezin dela baieztatu gorpua berea den edo ez.Familiari adierazi diote bihar goizean argituko diotela gorpua Jon Anzarena den edo ez.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik Frantziako Poliziak egin duen filtrazioa benetan salagarria dela uste dugu. Familiari bihar arte ezer ezin ziurtatu diotela adierazi ondoren komunikabide handien bidez lau haizetara zabaltzen ari baitira Jonen gorpua agertu dela. Informazio hauen aurrean zuhurtasunez jokatzeko deia egiten dugu, familiari eta abokatuei ezer baieztatu arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario