Hiru aldarrikapenen inguruan -eroste ahalmena, enplegua eta erretiroaren erreforma- milaka lagun irten ziren atzo Baionan karrikara, sindikatu nagusien deiari jarraiki. Lanuzteak ere izan ziren xede berberarekin sektore pribatuan eta publikoan, batez ere, hezkuntzan. Gobernuaren eta sindikatuen arteko negoziazioan «eragiteko», langileen eta sindikatuen batasuna premiazkoa dela nabarmendu zuten.
Leído en GARA
Suge luze baten moduan, esparru pribatuko zein publikoko milaka langilek ordubete pasatxo eman zuten Lapurdiko hiriburuko karrika nagusiak igarotzeko. CGT, CFDT, FO, FSU, Solidaires eta UNSA sindikatuak deitutako mobilizazioak hiru aldarrikapen nagusi azaleratzea zuen helburu: erosteko ahalmena, enplegua eta erretiroa. Sarkozyren erreforma-politikak jomugan dituen hiru gaiak, hain zuzen ere.
Datu zehatzik eman ez bazuten ere, lanuzteak ugariak izan ziren atzo, batez ere, funtzio publikoan eta hezkuntzan. Horren erakusgarri, manifestarien artean guraso ugari ziren seme-alabekin, baita Nafarroa Behereko Lohitzüne, Uhartehiri eta Larribarreko eskolatik jindakoak ere, pankarta beltz handi batez irakasle lanpostu erdiaren galera salatzen.
Hasierako pankarta bateratuaren atzetik, UNSAkoa izan zen lehen taldea. Gero beste sindikatuek jarraitu zuten, bloke jendetsuenak CGT eta CFDTrenak zirela.
Manifestazio lasaia izan zen eta apenas entzun zen oihurik. Alta, langile multzoek (Turbomeca, Dassault, Bonnet-Nevé, ASF autobideak, ospitalekoak, SNCF trenbide konpainiakoak, Ogasunekoak...) zeramatzaten pankartetan hainbat eskakizun eta salaketa plazaratu zituzten.
Gatzagaren multzoa
Multzo horien artean, nabarmena zen Cerebos gatzagako langileena. Lantokiaren itxiera iragarri berri dute eta bertako 40 bat langile, laneko arropa jantzita, «Salines de Bayonne, langileok haserre» zioen pankartapean bildu ziren. Erretiratu talde batenak, berriz, erretreta duinak aldarrikatzeaz gain, beste hau eskatzen zuen: «Gure seme-alabentzat lana».
Manifestazioa herriko-etxearen aitzinean amaitu zen sindikatuen artean adostutako hitzartzearekin. Joan den astean Paris inguruan hildako poliziaren «oroimenez» hitz batzuk egin zituen bozeramaileak bere mezua aditzera eman aitzin.
Gobernuak eta langile-sindikatuek, aipatu hiru arloei buruz hitz egiteko, otsailaren 8an hasitako negoziazioan eragiteko xedez bilduak zirela adierazi zuten. «Egunero, krisia edo enpresen lekualdatzeak direla medio» lanik gabe geratzen diren langileak, zerbitzu publikoan gobernuaren erreformak «eraisten» dituenak eta «langabezia sariak agortuta, ganorazko formakuntzarik edo diru-sarrerarik gabe geratzen ari direnak» aipatu zituzten.
Halaber, lan-hitzarmenetan lansariak adostean, «oinarrizko maila eskasegian» abiatzen direla, «akziodunen irabaziak bermatzeko langileen erosteko ahalmena murrizten» dela eta, nola ez, gobernuak gutxi barru abian jarri nahi duen erretiroaren erreforma ere gogor salatu zuten. 60 urterekin erretiratzerik ez izatea eta urte gehiagoz kotizatu beharra ez dutela onartuko gaineratu zuen.
Horiei guztiei aurre egiteko, ezinbestekotzat jo zuten langileen eta sindikatuen batasuna: «Era horretan, eta ez bestela, gure aldarrikapenak aitzinaraziko ditugu eta kontuan hartuak izatea erdietsiko dugu».
Batasuna «premiazkoa»
Sindikatuen arteko mezuan, «batasuna premiazkoa» dela nabarmendu bazuten ere, ohi bezala, LAB ekimenetik kanpo utzi zuten atzokoan ere.
Hala eta guztiz ere, sindikatu abertzalearen deia aintzat hartuta, 250 lagunek bereizita egin zuten manifestazioa. Aldez aurretik, ehunka eskuorri banatu zituzten manifestarien artean.
Azken urtean egiten ari diren «borrokaldiak koordinaziorik gabeak, sektorialak eta jarraipenik gabekoak» direla azaltzen zuten bertan, eta «zatiketak eta interes bereziak baztertuta, borrokak orokortzea eta bateratzea» beharrezkoa dela nabarmendu zuten.
La huelga afectó sobre todo a Educación y Transporte
La huelga organizada ayer por cinco sindicatos franceses para reclamar cambios en la política social del Gobierno y presionar frente a la futura reforma de las pensiones se dejó notar sobre todo en los centros escolares y en los ferrocarriles.
La Sociedad Nacional de Ferrocarriles (SNCF) indicó que el paro supuso la supresión de una media del 35% de los trenes de alta velocidad interiores (TGV), entre el 40% y el 50% de los otros trenes de largo recorrido y alrededor de la mitad de los cercanías. No se vieron afectados, sin embargo, las líneas internacionales, como los talgo Elipsos que conectan París con Madrid y Barcelona. El mayor seguimiento se registró en la docencia, con un porcentaje medio del 20%, (29,8% en la primaria y del 14,9% en secundaria y en los liceos), según los datos difundidos por el Gobierno. Sin embargo, el sindicato mayoritario en la educación, SNUipp-FSU, manifestó que un 52% del personal en los centros de primaria participaba en la protesta.
En otros servicios públicos, como en la empresa estatal de correos La Poste, la cifra oficial de los que se habían sumado al paro era del 11,45%, mientras que en France Télécom el porcentaje de huelguistas fue del 17,5%. Otro punto fuerte de la jornada fueron las más de 160 manifestaciones organizadas en todo el país, en las que la CGT cifró la participacion en 80.000 personas. En París, calculó 70.000 manifestantes y en Marsella con 50.000 seguidores. CGT, CFDT), UNSA y FSU convocaron la jornada de forma conjunta pese a estar divididos en su mensaje, sobre todo, en su posición ante la anunciada reforma del sistema de pensiones.
No hay comentarios:
Publicar un comentario