sábado, 27 de marzo de 2010

La Izquierda Abertzale llama a participar en el Aberri Eguna unitario convocado por la red "Independentistak"


Hilabete igaro da ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpena argitara eman zuenetik. Ezker abertzalearen oinarri sozialak barne eztabaidan definitu eta erabakitako apustu politikoa barnebiltzen du ebazpen horrek.

Dakizuen moduan, ezker abertzalearen apustu politikoa Prozesu Demokratiko bat garatzearena da. Prozesu Demokratikoaren helburu nagusia herritarren babesa izan ezkero proiektu politiko guztiak egingarriak izango diren marko demokratikoa eraikitzea da.

Prozesu Demokratikoaren oinarriak herri aktibazioa eta indar metaketa dira, Estatuarekin politikoki eta demokratikoki konfrontatzeko. Herritarren babesa, herritarren aktibazio eta mobilizazioa dira Prozesu Demokratikoaren berme bakarra.

Azken hilabete honetan Prozesu Demokratikoaren oinarriak indartzeko urratsak eman ditu ezker abertzaleak, egun sakabanaturik diren sektore abertzale eta ezkertiarrak artikulatzeko sortu diren dinamiketan parte hartzeko apustua eginez eta ezker abertzalearen hausnarketa eta apustua elkarbanatzeko hainbat eragilerekin interlokuzio dinamika irekiaz.

Testuinguru honetan, izugarri positibotzat dauzkagu Hamaika Bil Gaitezen, GaztEHerria eta Independentistak moduko dinamikak; irizpide alderdikoiez gaindi indar metatzearen aldeko apustua egin duten dinamika herrikoiak direlako, aldentzen gaituenaren ordez elkartzen gaituena lehenetsiz elkarlanerako guneak sortuz. Eta batzen gaituena Euskal Estatua sortzearen helburua da, independentziaren helburua.Positiboa da ere iniziatiba hauek jaso duten herri babesa, horren adibide ditugularik martxoan Iruñean Hamaika Bil Gaitezen-ek antolaturik burutu zen manifestazio jendetsua edota Independentistak sarea jasotzen ari den milaka et amilaka atxikimenduak.

Guzti honegatik, 2010eko Aberri Egunak garrantzi berezia hartzen du ezker abertzalearentzat. Aberri Egun hau testuinguru zehatz batean ospatuko da; Euskal Herrian fase politiko berri bat irekitzen ari den garaian, aldaketa politikoaren alde dauden indarren metaketaren fasea, Estatuarekin parametro politiko eta demokratikoetan konfrontatu nahi duten indarren metaketaren fasea. Inolako konplexurik gabe Euskal Herriaren independentziaren aldekoak diren ildo ezberdinetako pertsonen metaketa azken finean.

Guzti honegatik, Independentistak sarean bildu diren tendentzia ezberdinetako milaka independentistek Aberri Egunerako buruturiko deialdi bateratua txalotzeaz gain, ezkerreko abertzale guztiei dei egiten diegu deialdi horretan parte hartu dezaten. Iruñatik, Euskal Herriko hiriburu historikotik, ezker abertzaleak dei egiten du apirilaren 4ean Bidasoan inposaturiko muga gaindituko duen mobilizazio erraldoian parte hartzera.

EZKER ABERTZALEA




Hace un mes, la izquierda abertzale daba a conocer el documento Zutik Euskal Herria, en el que se recogía la apuesta política que en el proceso de debate interno la base social de la Izquierda Abertzale ha definido y decidido.

Tal como ya conocen, la apuesta política de la Izquierda Abertzale es la de desarrollar un Proceso Democrático con el objetivo principal de construir un marco democrático en el que todos los proyectos políticos sean materializables si cuentan con suficiente respaldo popular.

Las bases de dicho Proceso Democrático son la activación popular y la acumulación de fuerzas para confrontar política y democráticamente con el Estado.La adhesión popular, la activación y movilización popular es la única garantía del Proceso Democrático.

Este último mes la izquierda abertzale ha dado pasos para asentar y reforzar las bases del Proceso Democrático, apostando por participar en dinámicas que han surgido con el objetivo de articular sectores abertzales y de izquierdas hasta ahora dispersos y también realizando una interlocución con diversos agentes para compartir la reflexión y apuesta de la Izquierda Abertzale.

En este contexto, consideramos como tremendamente positivas dinámicas como Hamaika Bil Gaitezen, GaztEHerria e Independentistak; dinámicas populares que por encima de criterios partidistas han apostado por la confluencia de fuerzas, creando espacios de trabajo en común priorizando lo que nos une sobre lo que nos separa. Y lo que nos une es la apuesta por la creación de un Estado Vasco, la apuesta por la independencia.

Positiva ha sido también la aceptación social de estas iniciativas, tal como lo demuestran la gran movilización que convocada por Hamaika Bil Gaitezen recorrió Iruñea en marzo o las miles y miles de adhesiones que Independentistak esta recabando.

Es por todo ello que para la Izquierda Abertzale el Aberri Eguna del 2010 cobra una especial relevancia. Este Aberri Eguna se celebrara en un contexto en que en Euskal Herria se esta abriendo una nueva fase política, una fase por la acumulación de fuerzas que apuestan por el cambio político, una acumulación de fuerzas que apuesta por la confrontación con el Estado en parámetros políticos y democráticos. Una acumulación de personas de diversas tendencias que sin complejos apuestan por la Independencia de Euskal Herria.

Por todo ello, además de aplaudir la convocatoria unitaria para el Aberri Eguna realizada por miles de independentistas de diversas tendencias agrupados en la red Independentistak, llamamos a todos los abertzales de izquierdas a participar en dicha convocatoria. Desde la capital histórica de Euskal Herria, la izquierda abertzale llama a acudir a la gran movilización que el día 4 traspasara la artificial frontera impuesta en el Bidasoa.

EZKER ABERTZALEA


No hay comentarios:

Publicar un comentario